Gizarteratzeko eta Laneratzeko enpresa bat sortzea

2. EZAGUTU DIRULAGUNTZAK

Euskadiko laneratze-enpresentzako laguntzak 2009ko agindu baten bidez araututa daude. Harrezkero, urtero argitaratzen da laguntza-ildoen deialdia:

Dirulaguntza ildoen laburpena:

LANERATZEKO ENPRESAK SORTZEKO DIRULAGUNTZAK

ZERTARAKO? ZENBAT?

 

GLEak sortzeko laguntzak merkatu-azterlanak egiteko 

 

 

Azterlanen % 50, gehienez, 6.000 euro.

 

LANERATZEKO ENPRESAK MANTENTZEKO DIRULAGUNTZAK

ZERTARAKO?

ZENBAT?

Aktibo finkoetan egindako inbertsioak, laneratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera bideratuak.  Kostuaren % 85 gehienez, eta 12.000€/sortutako edo mantendutako lanpostu bakoitzeko
Laneratzeko enpresek sortutako edo mantendutako lanpostu bakoitzeko 12.300€ lanpostu bakoitzeko (+5% emakumezkoa bada)
Produkzio laguntzeko teknikarientzako lanpostuak 1.800€sortutako eta mantendutako  lanpostu bakoitzeko
Laneratzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak 1.100€ sortutako eta mantendutako lanpostu bakoitzeko
Laguntza teknikoa, merkatu berriak irekitzeko edo enpresa-jarduera birbideratzeko merkatu-azterketak. Kostuen %50 gehienez, 6.000 euro.
Laguntza teknikoa, kontabilitate- eta kudeaketa auditoretzarako Gehienez, 1.250 €koa.
Laneratzeko langileentzako prestakuntza Laneratzeko langilearen ikastaroko matrikula-gastuen eta joan-etorrietarako dieten % 80ra arte

Laguntza horiez gain, Gizarte Segurantzaren enpresa-kuoten hobariak daude gizarteratze-prozesuan dauden pertsonen kontratuetan:

  • 70,83 euro/hilean (850 euro/urtean)
  • 147 euro/hilean (1.764 euro/urtean), 30 urtetik beherakoen kasuan, edo ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortuta duten 35 urtetik beherakoen kasuan.

Kalkula itzazu laneratzeko enpresak jaso litzakeen dirulaguntzak: