Enpresa baten estatutuak enpresaren funtzionamendua zuzentzen duen araua da. Laneratzeko enpresa baten kasuan, garrantzitsua da honako hauek kontuan hartzea:
Xedea
Sozietatearen xede sozialaren helburu nagusitzat jaso behar dute lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea.
Jarduera ekonomikoa
Gainera, ezin izango da sozietatearen xedean adierazitakoez besteko jarduera ekonomikorik egin.

Estatutuetan sartzen diren jarduera ekonomikoak zabalak izatea gomendatzen da, enpresak jarduera berri bat egitea erabakitzen duen bakoitzean estatutuak aldatu behar ez izateko.
Etekinak ez banatzea
Laneratzeko enpresan lortutako soberakinak ez banatzea ere jaso behar da