Honaino iritsita, enpresa eratzeko beharrezko administrazio-izapideak egiteko unea da. Beste edozein sozietate motak egin behar dituzten izapide berberak dira.
Izapide hori Madrilgo Merkataritza Erregistro Nagusian egiten da. Izen sozial bera duen beste enpresarik ez dagoela ziurtatzean datza. Urrats garrantzitsua da, izen soziala izango baita merkataritza-jardueran enpresa identifikatzen duen izena.
Bazkideek enpresaren kapital sozialaren ekarpena banku-erakunde batean gordailutzea.
Bazkideek sozietatea notarioaren aurrean eratzeko eskritura sinatzen dute.
Foru zerga honek gure ondaretik sozietatearenera (kapital soziala) egiten den kapital aldaketa zergapetzen du.
Izapide hori dagokion Foru Ogasunean eginez gero (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa), kode bat lor dezakegu enpresa lan-esparru guztietan identifikatzeko: lanekoan, fiskalean eta administratiboan. Eskaera hori eratu eta hurrengo hilabetean egin behar da, jarduera hasi aurretik.
Merkataritza enpresentzat:
- MERKATARITZA ERREGISTROA: Administrazioaren erakunde bat da, eta haren bidez inskribatzen dira merkataritza-sozietateak.
Lan sozietateetarako:
- LAN SOZIETATE KALIFIKAZIOA: Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak ematen du eratutako sozietate mugatu edo anonimoak lan-izaera duelako kalifikazioa. Kalifikazio hori bazkide guztiek notario aurrean egindako eskritura publikoan sinatutako estatutuen arabera zehazten da..
Lan elkartuko kooperatibentzat:
- KOOPERATIBEN ESTATUTUEN PROIEKTUAREN KALIFIKAZIOA: Estatutuen proiektu bat aurkeztu behar zaio Eusko Jaurlaritzari Kooperatiben Estatutuen kalifikazioa lortzeko.
- KOOPERATIBEN ERREGISTROA: Autonomia Erkidego bakoitzak Kooperatiben Erregistro bat du. Erregistro horren eginkizunak Merkataritza Erregistroak dituen berberak dira.
- Sinadura elektronikoari esker, administrazio publikoekin izapide seguruak egin ditzakezu Internet bidez. Hori ezinbestekoa da enpresarentzat, pertsona juridikoek Administrazio Publikoarekin egin beharreko izapideak nahitaez bide telematikoz egin behar baitituzte. Hainbat sinadura elektroniko daude: Izenpe, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak igorritako sinadura digitala…
JEZn alta emanda egotearen aitorpena, jarduera enpresarial, profesional edo artistikoak egitea zergapetzen duena. Zerga honen alta, likidazioa eta bilketa enpresa helbideratuta dagoen edo enpresa-jarduera gauzatzen den udalean egiten da.
GSDOk zenbaki bat esleitzen dio enpresari, Kotizazio Kontu Nagusiaren Kodea, Gizarte Segurantzaren Sistemaren dagokion Erregimenean dituen betebeharrak identifikatzeko eta kontrolatzeko. Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutualitate batean ere alta eman behar da
Eusko Jaurlaritzan lantokia ireki dela jakinaraztea
Liburu hau gure helbide sozialera joaten den edozein lan-ikuskatzaileren eskura egongo da
Enpresak eratzeko nahitaezko izapideez gain, enpresaren zeinu bereizgarriak ere erregistra ditzakegu, aukeran baina oso gomendagarri: produktuen markak, zerbitzuen markak, establezimendu-errotuluak, patenteak eta erabilgarritasun-modeloak, izen komertziala eta logotipoa. Izapide horiek erregistro desberdinetan egiten dira, bai jabetza industrialaren erregistroan, bai jabetza intelektualaren erregistroan.