Gizarteratzeko eta Laneratzeko enpresa bat sortzea

8. LANERATZEKO ENPRESAREN KALIFIKAZIOA

Enpresa eratu ondoren, laneratzeko enpresa gisa kalifikatzeko eskaera prestatu behar da. Euskadin, Lanbideren eskumena da hori.

Lanbideko Laneratze enpresen saila:

Posta Elektronikoa: empresasdeinsercion@lanbide.net

Telefonoa: 945 18 14 27

Laneratzeko enpresa akreditatzeko prozesua hasi aurretik, Lanbideko laneratzeko enpresen arloarekin harremanetan egotea gomendatzen da, Entitate sustatzailea(k) eta laneratzeko enpresaren proiektua aurkezteko.

Lanbiden laneratzeko enpresaren kalifikazioa eskatzeko beharrezko dokumentazioa

Kalifikatzeko enpresaren aldetik:

  • Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
  • Enpresa eratu dela egiaztatzen duten estatutuak eta agiriak
  • Erakundearen nortasun juridikoari dagokion erregistro-inskripzioaren kopia
  • Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketa egunean izatearen egiaztagiria.
  • Kalifikazioaren xede den jarduera ekonomikoaren alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta JEZn
  • Jardueren memoria, ikuspegi juridikotik, sozialetik, ekonomikotik eta finantzariotik. Langile-kopurua eta laneratzeko lanpostuak zehaztuz
  • Azken 2 urteetako informazio ekonomikoa: galerak eta irabaziak, balantzea, memoria ekonomikoa
  • Enpresa-proiektuaren bideragarritasun teknikoari eta finantzarioari buruzko azterketa ekonomikoa, produkzio eta merkaturatze alderdi teknikoak zehaztuz, baita inbertsio plana eta finantzaketa plana ere

Entitate Sustatzaileen aldetik:

  • Estatutuak eta eratze akta
  • Bazkideen erregistroa
  • Gobernu-organo eguneratuak
  • Gizarteratzeko egindako ibilbidearen memoria
  • Azken 2 urteetako informazio ekonomikoa: bereziki ondarea

Teknikarien aldetik:

  • Produkzioan eta laneratzean laguntzeko teknikarien curriculum xehatua