Gizarteratzeko eta Laneratzeko enpresa bat sortzea

9. LANERATZEKO LANGILEEN SARBIDEA ENPRESARA

Laneratzeko langileen kontratazioak jakin behar dituzun berezitasun batzuk ditu, hala nola, laneratzeko ibilbideetan parte har dezaketen pertsonak, zer kontratu-modu erabil daitezkeen, ezarri beharreko lan-harremana nolakoa den, pertsonak enpresan zenbat denbora eman dezakeen, etab.

GIZARTERATZEKO PROZESUAN DAUDEN LANGILEAK

  • Langabeak
  • Lanbiden izena emanda dauden pertsonak
  • Aurreko bi urteetan laneratzeko enpresa berean edo beste batean kontratatuta ez egotea

Horretaz gain, 162/2023 Dekretuak jasotzen ditu pertsona batek Euskadin laneratzeko enpresa batean lan egiteko izan ditzakeen egoerak:

  • DSBE edo BGB jasotzen duten pertsonak eta haien bizikidetza-unitateko pertsonak, eta bizileku edo erroldatze epea ez betetzeagatik, bizikidetza-unitatea ez eratzeagatik edo adinaren baldintza ez betetzeagatik iritsi ezin direnak.
  • 16 eta 30 urte bitarteko gazteak, ibili direnak adingabeak babesteko erakundeetan ibili direnak.
  • Droga-mendekotasuna edo beste mendekotasun-nahasmendu batzuk dituzten pertsonak, errehabilitazio prozesuan daudenak
  • Baldintzapean askatutako pertsonak eta preso ohiak, bai eta espetxeetan dauden eta horretarako aukera ematen duten pertsonak ere.
  • Preso adingabeak baldin eta haien egoerak horretarako aukera ematen badu
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak
  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako ostatu-zerbitzuetatik datozen pertsonak.
  • Gizarteratzeko prozesu edo ibilbide bat jarraitzen ari diren pertsonak, Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuek eta Bigarren Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuek bideratutako orientazioko eta prestakuntzako lan-aurreko edo lanerako programetatik datozenak.
  • Gizarte-bazterkeriako beste egoera batzuetan edo kalteberatasuneko beste faktore batzuetan dauden pertsonak

Laneratzeko lanpostuak betetzeko enplegu eskaintzak Lanbideren bidez izapidetu beharko dira.

Gomendioa: enplegua sustatzeko aldi baterako kontratua hitzartzea, laguntzen xede baita (Gizarte Segurantzaren kuotetarako hobariak).

  • Gutxieneko iraupena: 6 hilabete
  • Gehienezko iraupena: 3 urte.
  • Lan-kontratuaren luzapena:
    Gehieneko iraupena (3 urte) baino laburragoa bada, luzatu egin daiteke kontratua, gehienezko iraupen hori lortu arte. Luzapen bakoitzak kontratuaren hasierako iraupenaren berdina edo luzeagoa izan behar du.
  • Kontratua lanaldi osokoa edo partzialekoa izan daiteke.
  • Kontratua diruz lagundu ahal izateko, beharrezkoa da lanaldia % 50 baino handiagoa izatea.
  • Erreferentziako hitzarmenak sektoreko hitzarmena izan behar du, laneratzeko enpresak egiten duen jarduerari dagokiona.
  • Aukeratutako pertsonak Lanbideri jakinarazi behar dio. >> Eredua
  • Idatziz formalizatu behar da, bai eta luzapenak eta aldaerak ere, dagokion eredu ofizialean.
  • Laneratzeko langilea gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidea jaso behar du eranskin gisa, aldeek onartu eta sinatuta.
  • Edozein lan-kontrataziorako legezko izapideak bete behar dira (jarduera hasi aurretik Gizarte Segurantzaren Erregimenean alta ematea GSDOn, kontratua SEPEri jakinaraztea…)