el 16-03-2022
Joan den otsailean, Peñascal Kooperatiba sustatzaile duen ITURRITEK, S.L. gizarteratze enpresari esleitu zitzaion Bizkaiko lurraldeko azoketarako BBKren etxolak muntatzeko eta mantentze-lanak egiteko lizitazioa.
Urtebeteko kontratua sinatuta eta beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, Gizarteratze Enpresak bere jarduera dibertsifikatzen du, eta bere laneratze-postuen plantilla 5 pertsonatan zabaltzen du kontratatutako zerbitzua gauzatzeko.
ITURRITEK enpresak 20 urte baino gehiago daramatza bere jarduera garatzen; eraikuntza, erreformak, iturgintza eta mantentze-lanen sektoreetan lan egiten du besteak beste, kalitatezko zerbitzua eta lana eskainiz, eta enplegu inklusiboa sortzen, kolektibo kalteberen gizarteratzea ahalbidetzen.
>> Laneratzeko enpresa hobeto ezagutu nahi baduzu: Iturritek, S.L.