el 16-07-2021

Iturritek SL, Peñascal Kooperatibak sustatutako laneratzeko enpresetako bat, VISESA eta ALOKABIDEren Gasteizeko egoitza nagusiko eta Bizkaiko lurralde-bulegoko airea berritzeko eta girotzeko instalazioen mantentze lanetarako zerbitzurako erreserbatutako kontratu baten esleipenduna izan da.
Iturritek enpresak 2004tik ari da eraikuntzako sektore profesionaletan bazterketa egoeran edo arriskuan dauden kolektiboei prestakuntza eta laguntza ematen.
Kontratuaren xedearen barruan sartzen dira 24/365 eguneko arreta zerbitzua duten matxurak artatzeko lanak, instalazioen kontrol sistemen mantentze lanak, prebentziozko mantentze lan arruntak eta araudiaren araberako berrikuspenak, eta mantentze lan zuzentzaile arruntak eta espezializatuak, besteak beste.
Kontratu erreserbatuetan, administrazio publikoek behar dituzten zerbitzuak edo erosketak, laneratzeko enpresak edo gizarte-ekimeneko enplegu zentro bereziak bakarrik izan daitezke esleipedun, hau da, merkatu publikoaren portzentai bat haietzat bakarrik erreserbatzen da. Horrela, kontratazio publikoaren bidez, enplegu inklusiboa sortzen duten enpresei eusten laguntzen zaie.
Kasu horretan, kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta 12 hilabeteko hiru luzapen egiteko aukera izango da, kontratuak gehienez ere lau urte iraun arte.
Informazio gehiago: www.iturritek.com