Keima Animazioak PIZTU KOLOREAK martxan jarriko du; belaunaldi arteko jarduera ludiko eta artistikoa

Por Gizatea

el 04-03-2021

Martxoko larunbat guztietan, Keima Animazioa gizarteratze enpresak, PIZTU KOLOREAK jarduera martxan jarriko du. Izan ere, arte jarduerek balio terapeutiko egokia dute, Covid-19 pandemiaren aldi traumatiko honetan pilatutako estresa arintzeko.

Belaunaldien arteko jarduera ludiko eta artistikoa da, “kolorearen munduan zehar bidaia egitea, planetako bizitzaren jasangarritasunarekin dugun konpromisoa adierazteko”. Horren bidez, elkarlanean egindako 12 mural margoztuko dira. Mezu eta balio positiboak zabaltzeko tresna ona eta erakargarria da mural bat; kasu honetan, helburua ingurumenarekiko kontzientzia indartzea da.

Lau saio hauetan, 14 bider 2 metroko hiru mural egingo dira, aldi berean eta modu partehartzailean. 4 pertsonako taldeak osatuko dira eta 20 minutuko txandaka margotuko dute, artista batek zainduta eta monitorizatuta.

 

 

 

Tokia: Ripako kaia (Bilbo)
Egunak: martxoko larunbatak (6-13-20-27)
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Anima zaitez eta parte hartu!