el 17-02-2022
Datorren martxoaren 9an lau urte beteko dira Sektore Publikoko Kontratuen Legea 9/2017 indarrean sartu zenetik. Lege horrek esplizituki eta zalantzarik gabe aitortzen du kontratazio publikoa helburu sozialak lortzeko erabiltzeko aukera, eta gizarte ekimeneko enplegu zentro berezietarako eta laneratzeko enpresetarako erreserbatutako kontratuen figura finkatzen du, 4. xedapen gehigarriaren bidez.
Tresna hori aukera bat da esparru publikotik bultzatzeko bai gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonak egiten duten ibilbide soziolaboralak garatzen jarraitzeko, bai laneratzeko enpresa horiek jarduten duten lurraldeetan enplegua sortzeko.
4. xedapen gehigarriak jasotzen duen bezala, kontratu erreserbatuek aukera ematen diote edozein administrazio publikori lizitazio batean parte hartzea laneratzeko enpresei eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziei soilik erreserbatzeko. Hau da, enpresa mota horiek baino ezin dira aurkeztu eta onartu, eta, horrela, haien ezaugarri bereziak, izaera arautua eta onura soziala ezagutu daitezke. 4. xedapen gehigarria haratago doa, eta administrazio publikoak behartzen ditu erreserbaren gutxieneko ehunekoak finkatzera.
Era berean, 9/2017 Legeak aukera ematen du bi enpresa mota horiei kontratu sortak erreserbatzeko, eta berrikuntza horrek aukera ugari ematen ditu erreserbatutako kontratuen aplikazio praktikoan.
Azken 4 urte hauetan, SPKL indarrean sartu zenetik, euskal administrazio publikoek aurrerapauso garrantzitsuak eman dituzte 4. xedapen gehigarria betetzeko eta laneratzeko enpresentzat gordetako kontratuak garatzeko. Hala, Euskadin laneratzeko enpresentzat gordetako kontratuen bidez lizitatutako fakturazio bolumenak goranzko bilakaera izan du, eta 2021ean 6.018.628 €-koa izan da. Guztira, 9 kontratu gorde eta esleitu zaizkie laneratzeko enpresei 2021ean, 11 kontsezio administratiboak kontuan hartuta.
Kontratuen erakunde publiko lizitatzaile motari dagokionez, esan dezakegu laneratzeko enpresentzat erreserbatutako kontratuak esleitu direla, bai autonomia mailan, bai toki mailan. Hauek dira 2021ean laneratzeko enpresentzat gordetako kontratuak aplikatu dituzten administrazio publikoak:
- Alokabide
- Basauriko Udala
- Eibarko Udala
- Lekeitioko Udala
- Vitoria-Gasteizko Udala
- Bilbao Ekintza
- Eusko Jaurlaritza. Lan eta Enplegu Saila
- VISESA, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A
Gizatean, 2022an laneratzeko enpresentzat gordetako kontratuen kopurua handitzeko lanean jarraituko dugu, tresna hori Administrazio Publikoaren maila guztietan zabalduz eta sustatuz.
> Gehiago jakin nahi? Erresebatutako kontrautei buruz jakin behar duzun guztia hemen