Kontratu erreserbatuei buruzko informazio saioa

Por Gizatea

el 17-03-2016

Joan den martxoaren 16an, Gizateako gizarteratze enpresei zuzendutako kontratu erreserbatuei buruzko saio informatiboa eman zen, Gasteizko Zabaltegi Florida jatetxean.

Irailaren 9ko 31/2015 Legeak kontratu erreserbatuei buruzko araudia aldatzen du eta edozein administrazio publikori ematen dio baimena lizitazioan “parte hartzeko erreserba” egiteko, enplegu zentro berezientzat, laneratzeko enpresentzat eta babestutako enplegu programetarako. Legea harago doa, eta erreserbako gutxieneko ehunekoak finkatzera behartzen ditu administrazio publikoak. Honek nabarmen aldatzen du gizarteratze enpresen egoera, sektorearen xede historiko bati erantzuna emanez.

Informazio saioa, laneratze enpresentzako kontratu erreserbatuak ezartzerako orduan zor daitezkeen zalantzak argitzeko bideratuta zegoen. Bertan, 24 pertsonek parte hartu zuten, horietako 13 emakumeak zirelarik, eta Gizateako bazkide diren enpresen %70a ordezkatuz. Leire Álvarez de Eulate-k, Erosketa Publiko Sozialki Arduratsuaren inguruko gaiak koordinatzen dituen Gizateako teknikaria, saioa dinamizatzearen eta edukiak azaltzearen ardura hartu zuen.