el 09-11-2022
Azaroaz geroztik, Gizateak gizarteratze enpresa kide bat gehiago du: Koopera Zaintzalan. Gizarte ekimeneko kooperatiba, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek eta Koopera Servicios Sociales y Formación-ek sustatua.
Duela hilabete batzuk kontatu genizuen bezala, bazkide berria, bi enpresen bat-egitearen emaitza da: Alkar Biziz, Gizatea sareko kide zen laneratze enpresa bat eta Zaintzalan kooperatiba, Caritasek sustatutako enpresa bat.
Koopera Zaintzalanek eskaintzen dituen jarduerak eta zerbitzuak zainketen esparruan kokatzen dira: laguntza pertsonalaren bidez, etxetik kanpo eta etxe barruan laguntzea, adinekoentzako etxe partekatuetako arreta, etxeko lanak, eta kudeaketa teknikoak, sanitarioak eta administratiboak. Eraikinen garbiketa eta mantentze zerbitzuak ere eskainiko ditu.