Nortzuk gara

Gizatea, Euskadiko Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen Elkartea, 2007. urtean sortu zen laneratzeko enpresek aurrean dituzten erronkei taldeka eta eraginkortasunez aurre egin diezaieten, sektorea hobetzeko eta sendotzeko, elkarren arteko lankidetza sustatzeko, eta erakunde publikoen eta gizarte osoaren aurreko hizketaldia errazteko.

Gizatea sektoreko erakunde ordezkari erreferentea da Euskadin. 41 enpresa daude bertan, 1.491 laguni ematen die lana, eta horietatik 872 (%58) laneratzeko prozesuan dauden pertsonak dira. Laneratze-tasa oso altuak dituenez, argi dago tresna eraginkorra dela lan munduan sartzeko behar konplexuak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko.

Gizatea-k giza, gizartea eta atea kontzeptuak bateratzen ditu. Horrela, gizartzeratze enpresek partehartzerako eta gizarte integraziorako sarbidea ahalbidetzen duten funtzioa adierazi nahi dugu. Hori guztia pertsona protagonista gisa hartzen duen laneratze eta gizarteratze prozesu baten bitartez egiten da.

Ateak zabaltzen

Balio eraldatzaileak

Gizarte bidezkoagoa eta zuzenagoa lortzeko balioak dituzten enpresak gara.
Ikusi etikako kodea

  • irabazi-asmorik ez
  • ingurumenaren iraunkortasuna
  • genero-berdintasuna
  • inguruarekiko konpromisoa
  • gardentasuna
  • lankidetza

Gizatea en cifras (2016)

Zifrak

  • 41Elkartutako enpresak
  • 1.491Langileak
  • 872Laneratze langileak
  • 48,5 MM €Sarrerak