Laguntza mintegia 2024: osasun mentala eta ongizate emozionala laneratzeko enpresetan

Por Gizatea

el 27-09-2024

Aurten ere, laneratzeko enpresetako profesionalak Laneratzeko Enpresetan Laguntzeko teknikarien estatuko mintegian, bildu dira. FAEDEIk eta AERESSek antolatu dute topaketa, eta irailaren 26an eta 27an izan da, oraingoan, landa-ingurune batean, Elche de la Sierran (Albacete), 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerria da, eta bi laneratze-enpresa ditu.

Mintegia laneratze-enpresetan laguntza ematen duten teknikarientzako topa eta lan egiteko gune bat da. Bertan, laneratzeko prozesuei buruzko hausnarketa egiten da eta ezagutza eta esperientzia partekatzen dira. 2024ko edizioan 160 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, eta ‘osasun mentala eta ongizate emozionala laneratzeko enpresetan‘ inguruan lan egin da.

Mintegian laneratzeko bi enpresa bisitatzeko eta Gaztela-Mantxako eskualdeko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen.

Mintegiaren lehen zatian, Kudeaketa emozionala eta estresa ikuspegi zabaletik izan genituen hizpide, Manuel Salinasen (Valentziako Unibertsitatea) eta Josu Goikoetxearen (psikologoa) eskutik. Horrek hurrengo egunean laneratzeko enpresen praktikatik gaia lantzeko oinarri gisa balio izan zigun.

GIZATEA ere mintegian egon zen. Euskadiko 7 gizarteratze-enpresetako 14 pertsona bertaratu ziren: Berezi99, Bidebarri, Emaus Gipuzkoa, Emaus Comercio Justo, Eskuz Esku, Koopera Ingurumen Zerbitzuak eta Koopera Zaintzalan.

Eskerrik asko FAEDEI eta AERESSi, harreragatik eta antolaketagatik. Hurrengo seminarioan ikusiko dugu elkar!