el 19-12-2023

Joan den abenduaren 12an, Arabako lurraldeko hainbat eragileekin lan jardunaldi bat egin genuen.
Euskad (IN) klusiboa 2023 proiektuaren esparruan, jardunaldi bat antolatu genuen, Arabako ekosistemako hainbat eragileren arteko topagune eta lanerako.
“Araban laneratzeko enpresak sortzeko aukerak” izenburupean, lurraldean laneratzeko enpresak sortzeko identifikatutako merkatu-nitxoak aurkeztu genituen bertan.
Saioari hasiera emateko, Marijose Rodrigo Gizateko presidentea, Ernesto Sainz Lanchares Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari kudeatzailea eta Uxue Artetxe Lanbideko gizarteratze zerbitzuko arduraduna izan genituen gurekin.
Jardunaldiaren lehen zatian, sektoreka identifikatutako aukerak eta ideiak aurkeztu genituen, baita laneratzeko enpresak sustatzeko lankidetza-formulak ezberdinak ere. Prozesu osoan zehar erakunde sustatzailearen figura azpimarratuz.
Geroago, bertaratutakoen arteko dinamika baten bidez, laneratzeko enpresen sustapenari buruzko iritziak, Arabako zenbait kezka, zalantza eta proiektu berri jaso genituen.
Pertsona eta erakunde guztien denborari, ahaleginari eta ekarpenei esker (laneratzeko enpresak, hirugarren sektoreko erakundeak, garapen-agentziak eta esku-hartze sozialeko beste erakunde batzuk), Gizateatik jarraituko dugu Arabako enplegu inklusibo gehiago sortzeko prozesuetan laguntzen, lan-merkatutik urrunen dauden pertsonentzako aukerak sor ditzaten.