el 21-05-2024

Joan den maiatzaren 14an, GIZATEA LANAGROren lehen urteurrenaren ospakizunetan izan zen Moredan, Laneratze Enpresa honen egoitza den herrian.
Lehen sektorean espezializatutako zerbitzuen eskaintzatik eta langileen gizarteratze eta laneratzetik haratago, Lanagrok soldatapeko eskulanaren merkatua lehen sektorean antolatzeko modu berri bat planteatzen du, behin-behinekotasun eta gizarte-bazterkeria tasa altuak dituen eredu batetik zerbitzuaren egonkortasunean, prestakuntzan eta profesionaltasunean oinarritutako eredu batera igaroz.
Ospakizun horretan, LANAGROren ibilbidea ezagutzeko aukera izan genuen, laneratzeko enpresa gisa kalifikatu zenetik eta hura abian jarri zenetik gaur arte. Bere bizitzan, enpresa honek dagoeneko 11 lanpostu inklusibo sortu ditu.
Ekitaldian laneratzeko enpresa sustatzen duten erakundeek ez ezik (ENDAA eta Gasteizko elizbarrutiko Caritas), Moredako Udalak, Arabako Errioxako Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere parte hartu zuten.
Zorionak Lanagro, urte askotarako!