Laneratze enpresentzako kontratu erreserbatuak ezartzeko gida

Por Gizatea

el 11-01-2016

Jadanik deskarga daiteke Erosketa Publiko Sozialki Arduratsuaren inguruan REAS Euskadik argitaratu duen hirugarren lana, Laneratze enpresentzako kontratu erreserbatuak ezartzeko gida.

Santiago Lesmes (KPSAn espezializatutako legelaria) eta Leire Álvarez de Eulate (REAS Euskadiko teknikaria) izan dira argitalpen berri honen egileak.

Irailaren 9ko 31/2015 Legeak, autoenplegu-arloko araudia aldatu eta gaurkotu, eta lan autonomoa eta Ekonomia Soziala sustatzeko eta bultzatzeko neurriak ezartzen dituena, laneratze enpresak, Interes Orokorreko Zerbitzu prestatzaile gisa onartzen ditu eta kontratu erreserbatuen onuradun legez barneratzen ditu, sektorearen betidaniko eskakizun bati erantzuna emanez.

Gida honek, laneratze enpresentzako kontratu erreserbatuen aplikazioan ager daitezkeen zalantzak argitzea du helburu.

Hura deskargatzeko, hemen sakatu.