Laneratzeko enpresek “ekonomikoki laneratzeko” xedea duten gizarteratzearen aldeko politiketan eta gizartean esku hartzeko erakundeen ekimenetan dute sorburua, azken urteetan egiaztatu dutenez, eraginkorrak baitira zailtasun bereziak dituzten pertsonak eta kolektiboak lan-merkatuan txertatzeko.
Laneratzeko enpresa gisa sailkatzeko, enpresa-jarduera garatzeko indarrean dagoen araudia betetzeaz gain, ekoizpen-egiturek ezaugarri hauek eduki beharko dituzte:
- Helburu sozialaren xede nagusia da lan-munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea.
- Irabazi-asmorik gabeko erakunde batek edo batzuek sustatzen dituzte laneratzeko enpresak (zuzenbide publikokoek ere bai), eta haien helburu sozialak egoera bereziki ahulean dauden pertsonak gizarteratzea hartu behar du barne.
- Plantilla osoaren % 50, gutxienez, laneratzeko prozesuan daude pertsonak izan behar dute.
- Laneratzeko prozesuan dauden pertsonak gutxienez 6 hilabetez eta gehienez 3 urtez egon daitezke laneratzeko enpresan.
- Jasotzea ekitaldi ekonomiko bakoitzean lortutako soberakin erabilgarriak ekoizpen- eta laneratze-egiturak hobetzeari edo handitzeari, edo laneratzeko enpresaren funts propioak handitzeari aplikatuko zaizkie, eta sekula ere ez dute mozkinik banatuko.
Deskargak
Ezar daitekeen Estatuko araudia
- 44/2007 Legea, abenduaren 13koa, gizarteratze enpresak eraentzen dituena (pdf)
- Hamabigarren xedapen gehigarria Gizarteratze Enpresen Erregistroaren eraentza aldatzen duena, Enpleguaren Sustapenerako 27/2009 Legean jasotzen dena (pdf)
- 49/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 22koa, Enplegua eta Gizarte Gaietako Ministeritzako gizarteratze enpresen erregistro administratiboa sortzen duena (pdf)
- 5/2011 Legea, martxoaren 29koa, Gizarte Ekonomiari buruzkoa
Ezar daitekeen autonomia-erkidegoko araudia
- 162/2023 DEKRETUA, urriaren 31koa, zeinaren bidez laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen baita, eta enpresa horietan sartzeko prozedura eta haien erregistroa ezartzen baitira
- AGINDUA, 2009ko maiatzaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena