el 24-04-2026
Gizateak pauso bat gehiago eman du komunikazioaren eta gizarte-sentsibilizazioaren aldeko apustuan, Instagramen duen profil berria martxan jarriz. Horrela, kanal digital berri bat ireki dugu, gure lana herritarrengana hurbiltzeko eta laneratze-enpresen eragina ikusarazteko.
Gune berri honen helburua da proiektuak, ekimenak eta, batez ere, enplegu inklusiboaren balio eraldatzailea islatzen duten benetako istorioak partekatzea. Gure argitalpenen bidez, laneratze-enpresen jarduera erakutsiko dugu, pertsonak erdigunean jarriz eta eredu honi esker sortzen diren aukerak azpimarratuz.
Profilak, gainera, topagune izan nahi du gizarteratze eta laneratzearekiko interesa duten pertsona guztientzat, bai eta gizarte bidezkoago eta kohesionatuago bat eraikitzen laguntzen duten ekimenak ezagutzeko ere.
Ekimen honekin, Gizateak bere mezua zabaltzeko eta publiko berrietara iristeko konpromisoa indartzen du, herritarrak bere jardueraren jarraipena egitera eta aldaketaren parte izatera gonbidatuz.
