Lege-oharra

Baldintza orokorrak

Webgune hau Euskadiko Laneratzeko Enpresen Elkartearena da, Gizatearena (hemendik aurrera, “Gizatea”), IFK: G95523726, Euskal Herriko Enpresa, Lanbide eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan inskribatua AE 10/07 zenbakiarekin). Hona hemen webgunearen helbidea, era guztietako adierazpenak eta jakinarazpenak bidaltzeko: Harrobi Plaza, 4 -3. solairua., 48003, Bilbao (Bizkaia). Posta elektronikoa: gizatea(arroba)gizatea.net.

Webgunea erabiltzeko, osorik onartu behar dira bertan agertzen diren baldintzak, eta, hori gorabehera, litekeena da webgunearen bidez eskainitako zerbitzu zehatz batzuek beste baldintza berezi batzuk izatea.

Gizateak beretzat gordetzen du eskubidea erabilera-baldintza hauek eta bestelako baldintza partikularrak edozein momentutan aldatzeko.

Webguneko edukien jabetza intelektuala

Lege-testu honen edukia, gizatea.net guneko gainerako edukiak bezala (testuak, irudiak, etab.), Creative Commons lizentzia batekin babestuta dago, hain zuzen, Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5 Espainia motatako lizentziarekin.

Creative Commonsen lizentzia Gizatearen webguneak lizentzia hau du: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5 Espainia.

gizatea.net gunean, hirugarrenekiko loturak daude, baina hark ezin ditu kontrolatu horien edukiak, eskuragarritasun teknikoa eta eskainitako zerbitzuak. Hortaz, ez du inolako erantzukizunik lotura horietara sartzerakoan akatsik egonez gero. Era berean, ez du erantzukizunik, lotura horien bidez egindako zerbitzuen eta edukien gainean. Kontzeptu horiek direla-eta erantzukizunen bat egonez gero, haien jabeei egokituko zaie. Bestalde, atarian jarritako lotura baten bidez aurkitutako webgune batek eskainitako edukiak edo zerbitzuak kontsultatzean edo erabiltzean erabiltzaileari kalterik eraginez gero, gizatea.net guneak ez du erantzukizunik izango.

gizatea.net guneak ez du bermatzen webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak etengabe eskura egongo direnik. Ahal denean, gizatea.net guneak aurrez emango du zerbitzuko etenaldien berri, eta ez du inolako erantzukizunik izango bere borondatez kanpoko arrazoien ondorioz zerbitzua eskura ez egoteagatik izandako kalteak direla-eta. Horrez gain, ez du erantzukizunik izango, mantentze-lanak direla-eta, erabiltzailearen ekipoak gaizki konfiguratuta daudelako, edota zerbitzua erabiltzeko behar diren betekizun informatikoei eusteko behar adina gaitasunik ez dutelako, ataria behar ez bezala badabil.

Pribatutasun politika

gizatea.net webguneak datu pertsonalen babesari buruz duen politika jakinarazten die erabiltzaileei, 2016/679 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa betez, web-formularioen eta online beste formulario batzuen bidez jasotzen diren datu pertsonalak pribatutasun-politika honen arabera tratatuko direla:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Gizatea da datuen tratamenduaren arduraduna, eta datuen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala bermatzen ditu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) eta aplikatu beharreko beste edozein arautan xedatutakoaren arabera. Gizatearen identifikazio- eta erregistro-datuak dira abisu honen goiburuan daudenak.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gizatea jasotako datu pertsonalak erabiltzailearekiko harremanaren arabera tratatzen ditu, formulario bakoitzaren berezko helburuarekin:

    • Sortzen dizkigun galderei erantzutea
    • Jardunaldi eta ekitaldietako izen-emateak kudeatzea
    • Jardunaldiak eta ekitaldiak antolatzea, garatzea eta ebaluatzea

Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legitimazioa zure baimena da.

Zenbat denboran gordeko ditugu datuak?

Zure datuak mantenduko ditugu tratamenduaren helburua betetzeko beharrezkoa den bitartean. Formularioaren bidez bildutako informazioa zertarako bildu den, horretarako baino ez da erabiltzen, eta horretarako behar-beharrezkoa den denboran biltegiratzen da.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legez ezarri ezean.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Interesdunak bere datu pertsonaletara sartzeko, datu okerrak zuzentzeko, datuak ezabatzeko, datuak eramangarriak izateko, datuak mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, DBEOan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Horretarako, gizatea@gizatea.net posta elektronikora idatzi beharko du, edo, bestela, bidali posta arruntez: Gizatea, Euskadiko Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen Elkartera, Harrobi Plaza, 4 -3. solairua. – 48003 Bilbao.). Pertsonaren nortasuna egiaztatu behar da.

Zure eskubideak erabiltzean ados ez bazaude, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezu erreklamazioa aurkezteko (www.agpd.es) edo idazki baten bidez, honako helbide honetara: Jorge Juan kalea, 6, 28001 – Madril.

 

Cookiei buruzko politika

Irakurri dezakezu gure cookie-n Politika.