Malagako Aldundiko ordezkarien bisita

Por Gizatea

el 30-06-2011

Gizateako kide diren enpresek malagako ordezkaritza jaso zuten.

Azterketa bisita hau Emprendimiento+Inserción (E+I) proiektuaren barnean kokatzen da. Malagako Aldundia da proiektuaren burua, eta bere helburua, gizarteratze enpresen eraketa, martxan jartze eta kudeaketa esperientziak sustatzea eta trukatzea izango da, horrela Andaluziako Enplegu Politika Aktiboei transferitu ahal izateko.

Malagako ordezkaritzak burututako azterketa ibilbideak, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin (proiektuaren bazkidea dena), Gizateako zuzendaritza-batzordearekin, teknikariekin, gizarteratzeko laguntza taldearekin eta Gizateako kide diren 12 enpresen ordezkariekin batzar teknikoak barneratu zituen.

Malagako Aldundiak, Bizkaiko Abokatuen Bazkunean ekainaren 23an ospatutako Gizarte Klausulei buruzko mintegi batekin bisita bukatu zuen, non, beste gauza batzuen artean, Bartzelonako Udalaren esperientzia garrantzitsua gizarte klausulei dagokionez zabaldu zen.