el 07-07-2023
2021ean, Elkar EKIN Lanean Estrategiaren baitan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin, GIZATEAk “EREIN: Elkar EKIN enplegu inklusiboaren alde” proiektua gauzatu zuen. Proiektu horren helburu nagusia Gipuzkoan kalteberatasun egoeran dauden pertsonentzako enplegu aukerak areagotzea zen, eta, horretarako, berrikuntza sustatu egin zen enpresa lankidetzatik eta baita lankidetza publiko pribatutik abiatuta.
EREINen egindako lanari jarraipena emateko, ERNETU proiektua jarri dugu abian. Proiektu horren helburua da laneratzeko enpresak sortzea eta Gipuzkoan laneratzeko lanpostuen kopurua handitzea, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko tresna gisa erabiltzen jarrai dezaten.
Helburu hori honela zehazten da:
- Laneratzeko enpresak arlo publikotik bultzatzeko moduak ezagutaraztea, bai administrazio publikoek enpresak sustatzeari dagokionez, bai kontratazio publiko erreserbatua sustatzeari dagokionez.
- Sektore pribatua sentsibilizatzea enplegu inklusiboari buruz, laneratzeko enpresak sortzeko aukerak identifikatuz eta aztertuz, baita enpresa arruntera igarotzeko aukerak ere.
- Gipuzkoako eskualde bakoitzean identifikatutako aukerak zehaztea, hau da, laneratzeko enpresa sortzeko ekimenei laguntzea, lurraldean benetan abian jar dadin.
ERNETU garatzeko, Gipuzkoan lantokia izango duten bi pertsona berri ditugu Gizateko lantaldean.