Gure bezeroak hurbiltasuna, malgutasuna eta entzute aktiboa da gehien eskertzen dutena

Por Gizatea

el 03-11-2020

Alberto Mínguez, Director sucursal Banca Ética Fiare Bilbao

 

 

 

 

 

Alberto Minguez Bilboko Bulegoaren Zuzendaria

Covid-19ak eragindako krisia hasiz geroztik, nola bizi izan duzue egoera?

Intentsitate handiarekin, bai arlo pertsonalean, eta bai arlo profesionalean. Hasiera-hasieratik izan dugu xede banku-jarduera segurua garatzea, eta, beraz, berehala ezarri zen lana etxetik egiteko aukera, bulegoko lankideei lasaitasuna emateko.

Horri esker, gure jarduera intentsitate osoarekin egiten jarraitu ahal izan dugu.

Horrezaz gain, finantzaketa aktibo bat zuten gure bezero guztiekin jarri gara harremanetan, hasiera batean lasaitasun-mezu bat helarazte aldera: Fiare Banca Eticak baditu tresnak, konfinamendu-aldiak bere finantzaketetan izandako eragina malgutzeko, eta, gainera, jarduera-etenaldiak sortutako finantzaketa-behar berriei aurre egiteko produktu-katalogo bat ere badugu.

Gaur egun, neurri horiekin jarraitzen dugu, egungo egoeran laguntzeko behar den finantzaketa eskaintzeko.

Zuek hainbat erakunderekin egiten duzue lan, zer sumatzen duzu haien egoeraz?

Egoera desberdinak: erakunde batzuen jarduerak gora egin du hasierako konfinamendu-aldian, egoera ahuleko kolektiboei laguntza emateko zerbitzuengatik; eta beste erakunde batzuetan, berriz, jarduera eten egin da, erabat edo hein batean.

Nolanahi ere, bi tipologietan dago kezka bera, gizartean oro har bizi dugun kezkarekin bat datorrena: etorkizunari buruzko ziurgabetasuna handiagoa da orain iraganean baino. Administrazio publikoan nabarmen egin du behera diru-bilketak; beraz, zenbait sektorek, hala nola nazioarteko lankidetzak, ez dute argi aurrekontu berriak nolakoak izango diren.

Zure ustez, zer balioesten dute Fiare Banca Eticako bezeroek?

Ikusi dugu gure bezeroek balioesten duten alderdietako bat hurbiltasuna, malgutasuna eta entzute aktiboa dela.

Bezeroek zer finantzaketa-premia dituzten ondo ulertzen saiatzen gara, eta hori abiapuntu hartuta hasten gara lanean, proiektu bakoitzaren benetako premietara egokitzen den finantzaketa eskaintzeko.

COVID-19aren ondoriozko konfinamendu-aldiaren hasierako uneetan, Fiarek finantzatutako errealitate guztiekin izandako harremanei esker, lasaitasuna eman zaie erakundeei, kobrantza-murrizketen epealdiari eta jarduera-etenaldiari lasaiago aurre egin ahal izateko.

Zer balio edo lan egiteko zer modu esango zenuke direla funtsezkoak une honetarako?

Konfiantzazko espazioak sortu behar dira, planteatutako beharrei erantzute aldera lan egin ahal izateko.

Espazio horretara hurbiltasuna erakutsiz iristen da, eta, hala, elkarrizketa gardena lortzen da, elkarren artean hazteko harremana ahalbidetzen duena.

Banku gisa, zer eskaintzen diezue erakundeei egoera honetan?

Hemen laguntzeko gaituztela jakitea. Entzuten dakien eta jarduten duen erakunde bat gara. Eta une zail hauetan ere jarduten ari dena.

Azken urteotan, Fiare BEn lan egiten dugun pertsonon kopurua hazten ari da, erantzunak gero eta arinagoak, hurbilagoak eta iraunkorragoak izan daitezen.

Banka tradizionalaren aldean, zure ustez, zerk egiten zaituzte desberdin?

Hasteko, gure jarduerak berak, jarduera guzti-guztia eredu ekonomiko jasangarri eta inklusibo bat finantzatzera bideratuta baitago. Ekonomia sozialarekin egiten dugu lan, funtsezko helburua den aldetik.

Pertsonak jartzen ditugu erdigunean, eta hori oinarri hartuta sortzen ditugu interakzioak, bai barruan gure antolatzeko moduaren bidez, eta bai kanpoan gure banku-jarduera garatzean.

Balio soziala sortzeko egunez egun lan egiten duten erakunde eta pertsonen katean beste maila bat da Fiare BE, eta gure lanean, banku gisa, entzun egiten dugu, eta, gero, gure produktuak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera eskaintzen dugu, diruaren erabilera arduratsua sustatze aldera.

Banku gardena gara, memoria soziala dugu, eta gure jardueraren eraginak memoria sozial horretan banakatzen dira.

Internet bidezko bankaren eguneko zerbitzuei dagokienez, produktu- eta zerbitzu-eskaintza zabala dugu, eta, beraz, haiekin lan egiteko aukera ematen dugu.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Zein dira erronka berriei aurre egiteko gakoak?

Ekonomiaren eta bankaren testuinguruan, uste dut korapilatsua izango dela epe ertain/laburrera; Fiare BEk presentzia apala izateari utzi dio eta errealitate sendoa bihurtzen ari da. Gero eta pertsona eta erakunde gehiagok egiten dute lan Fiare Banka Eticarekin. COVID-19aren eraginaren testuinguruari dagokionez, nabarmen ari gara hazten, bai emandako finantzaketan, bai aurrezkian.

Nolanahi ere, egoera horretatik irtetea eta ekonomia suspertzea ez da erraza izango. Une honetan oraindik ere ziurgabetasun handia dago, familiek eta erakundeek ez dakite nola ekingo zaion urte-aldi berriari. COVID-19 gaitzarekin gaixotzen diren pertsonen kopuruak Espainian ez du behera egiten, eta horrek kezka handia eragiten du familien zein enpresen ekonomian.

COVID-19a baino lehen egoera zailean zeuden erakundeentzat, oro har, oso korapilatsua izango da. Hala ere, beste aukera batzuk ere sortzen dira.

Administrazio publikoek ere kontuan izan behar dute une honetan ezinbestekoa dela gizarte- eta osasun-sistema sendo bat sustatzea. Ekonomia sozialarekin lan-esparru gehiago sortzea funtsezkoa izango da.

Bestalde, beharrezkoa izango da erakundeei fase honetan finantzaketan laguntzea, eta Fiare Banka Etican adi egon behar dugu, eta horretarako dihardugu lanean.