Praktikak Euskadiko gizarteratze enpresetan

Por Gizatea

el 27-03-2012

Malagako gizarteratze enpresetatik etorritako 7 profesionalek, Gizatea eta bazkide diren enpresak sakonki ezagutzen dituzte.

Joan den martxoaren 20tik eta hurrengo martxoaren 30era arte, Malagako entitate sozial eta gizarteratze enpresa ezberdinetako 7 pertsona, Gizateako kide diren zenbait gizarteratze enpresatan praktika programa batean ari dira. Enpresa hauen entitate sustatzaileak Gaztaroa Elkartea (Sartu Bilbao), Peñascal, S.Coop. eta Emaús Bilbao S.C.I.S dira.

Prestakuntza programa hau Emprendimiento+Inserción (E+I) proiektuaren barne dago. Proiektua Malagako Aldundiak zuzentzen du eta Europako Fondo Sozialak eta Andaluziako Enplegu Zerbitzua laguntzen dute. Bere helburua, gizarteratze enpresak eratzeko, martxan jartzeko eta kudeatzeko esperientziak sustatzea eta trukatzea da, Andaluziako enplegu politika aktiboetara transferitzeko asmoz.

Horrela, praktika hauek, beren partaideen kudeaketa gaitasunak garatzea bilatzen dute, baita ezaugarri hauek dituen enpresa batean ari diren pertsonak bideratzeko eta motibatzeko beharrezkoak diren gaitasun sozialak garatzea ere.

2012ko apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte, programaren bigarren zatia garatuko da.