GOILURRA, S.L.

GOILURRA laneratzeko enpresa Goiztiri Elkarteak sustatu zuen. Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen gaitasunak bultzatzea du xede, eta tutoretzapeko lan-esperientziaz baliatzen da horretarako.

Bi jardun-ildo nagusi ditu: alde batetik, etxeak, lokalak eta bulegoak garbitzeko zerbitzua, eta, bestetik, Larrabetzuko nekazaritzako ustiategi bateko ekoizpena eta merkaturatze-lana. Bertako sasoiko barazkiak eta landako oiloen arrautzak eskaintzen ditugu, biltzen diren egun berean saltzeko, zuzeneko salmentaren edo online eskaeraren bidez.

Zerbitzuak:

  • Denboraldiko frutaren eta barazkien nekazaritzako ustiategia.
  • Denboraldiko elikagaiak kontsumitzeko otarrak egitea eta merkaturatzea.
  • Garbiketa Zerbitzua.
Ordutegia
8:00 a 14:00
Helbidea
La Providencia 19. 48901 Barakaldo (Bizkaia) > Nola iritsi
Telefonoa
944 780 541 / 685 729 504
E-posta
goilurra@goiztiri.org
GOILURRA, S.L. logo
Eraketa-urtea:
2002
Jarduteko eremua:
Probintziakoa
Sektoreak:
Garbiketa zerbitzuak, Nekazaritza eta Lehen Sektorea, Ostalaritza, ostatua eta antzekoak
Erakunde sustatzaileak:
GOIZTIRI ELKARTEA