LIBURKI, S.L.L.
Artisauak gara, eta maite dugu egiten duguna.
LIBURKI irabazi-asmorik gabeko langabeak laneratzeko enpresa da, eta lanpostuak sortzen ditu lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzat.
Gure izaera soziala ahaztu gabe, konpromiso sendoa dugu gure bezeroekin: kalitateko salgaiak eta hainbat arlotako zerbitzuak eskaintzen dizkiegu enpresei, erakundeei eta partikularrei; hala nola, arte grafikoen, dokumentazioaren eta artxiboaren arloan, paketegintzan, eta enpresa-opari eta manipulatuen esparruan. Profesionaltasunez, kostu egokiekin eta neurrira egindako arretarekin.
Gure izaeraren baitan daramagu ingurumenarekiko errespetua eta kontsumo arduratsua, eta asebete egiten gaitu elkartasunak eta berdintasunaren alde lan egiteak.
Zerbitzuak:
Erabateko koadernatzea. Fotokopiatzea eta digitalizatzea. Paperean eta kartoian pertsonalizatutako gaiak. Publizitate-olanekin edo berreskuratutako beste material batzuekin egindako osagarriak. Enpresako opariak eta jardunaldietarako materiala. Manipulatuak, oro har.
- Ordutegia
- 7,30-15,30 invierno / 7,30-14,30 verano
- Helbidea
- Tiboli Zeharkalea 19, behea. 48007 Bilbao (Bizkaia) > Nola iritsi
- Telefonoa
- 944 462 279 / 665 719 181
- E-posta
- liburki@euskalnet.net
- Web
- http://www.liburki.org

- Eraketa-urtea:
- 2002
- Jarduteko eremua:
- Probintziakoa
- Sektoreak:
- Artikuluak eta materialak, Elikadura, Erakundeentzako euskarria
- Erakunde sustatzaileak:
- RED SOCIAL KOOPERA, S.COOP.I.S.