EREIN proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-EKIN Lanean estrategiaren barnean kokatzen da. Gizarte egoera ahulean dauden pertsonen enplegu inklusiboa areagotzea dauka helburu eta horretarako, lankidetza sare publiko pribatu berriak sortu nahi dira lurraldean, laneratzeko enpresa berriak eta negozio ildoak garatu ahal izateko sektore publiko zein pribatuarentzat.
2021ean, GIZATEAk lurraldeko agenteak mobilizatuko ditu (Garapen Agentziak, Hirugarren Sektoreko Erakundeak eta Gipuzkoako enpresa ehuna) negozio aukerak identifikatzeko eta laneratzeko enpresa eredua ezagutarazteko. Halaber, laneratzeko enpresa martxan jarri nahi duten erakundeei eta lurraldean jarduera ildo berriak martxan jarri nahi dituzten laneratzeko enpresei laguntza zerbitzua eskainiko die.
Bestalde, lankidetzan arituko gara administrazio publikoekin erosketa publiko arduratsuaren plangintzan lan egiteko eta, horrela, kontratu erreserbatuen figura sustatzeko.
Gipuzkoan laneratzeko enpresen presentzia erraztu eta areagotuko duen lankidetza ekosistema hori sustatzen jarraitzea espero du GIZATEAk; laneratzeko enpresen eredua eta enplegu inklusiborako aukerak hobeto ezagutzea; toki administrazioan kontratuen erreserba sustatzen jarraitzea, bai eta laneratzeko enpresa berriak eta egungo laneratzeko enpresetan lanpostu berriak sortzea ere.
Proiektuaren izena | EREIN |
Xedea | Egoera ahulean dauden pertsonentzako enplegu-aukerak areagotzea Gipuzkoan, lankidetza publiko-pribatuaren bidez |
Helburuak | 1. Garapen Agentzien, Hirugarren Sektoreko Erakundeen eta empresa ehunaren artean, laneratze enpresaren eredua ezagutaraztea
2. Lurraldeko negozio ereduak identifikatzea, GLE berriak sortzeko. 3. Proiektu berriekin dauden GLEetan lanpostuak gehitzea. 4. Gipuzkoako toki erakundeek kontratu erreserba eta horren plangintza bultzatzen jarraitzea. |
Betearazpen aldia | 2021 |
Babesten du: