Ezarri&Indartu: Gizarteratzeko eta Laneratzeko enpresak ezarri eta indartu

2020 urtetik hona, Gizateak etengabe garatu ditu Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailarekin elkarlanean proiektu eta/edo jarduerak, dirulaguntza izendunen bidez.

Horrela, 2020an eta 2021ean, laneratze-prozesuen laguntza sustatzera bideratutako jarduerak garatu ziren, hainbat espazio eta tresnaren diseinu eta garapenaren bidez. 2022 eta 2023 urteak Euskad(IN)klusiboa proiektuak markatu zituen; haren bidez, Euskadiko eremu desfaboratuetan eta landa-inguruneetan laneratze-enpresak sortzeko aukerak identifikatu eta garatu ziren.

2024an, Euskadin eratzen ari ziren laneratze-enpresen proiektu berrien ezarpena babestea sustatu zen, baita jarduera hasten ari ziren enpresen eta Gizatea sareko kideen sendotzea eta indartzea ere, enpresen jasangarritasuna, laguntza-eredua eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

2025ean, Euskadiko laneratze-enpresen ekosistema indartzen jarraitu zen, berrikuntza sozialarekin, enplegagarritasunaren hobekuntzarekin eta erakundeei zuzendutako laguntza tekniko eta estrategikoarekin lotutako ekintzak sustatuz.

2026an, proiektuari jarraipena eman zaio aurreko urteetan metatutako esperientziatik eratorritako hobekuntzak eta egokitzapenak txertatuz. Etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik, proiektua teknikoki esparru logiko baten inguruan berrantolatu da, eta osatzen duen estrategia eguneratu da, sektorearen erronka eta behar berrietara hobeto egokitzeko.

Honako erakunde honek finantzatutako proiektua: