el 05-12-2023

Urtero bezala, 130 pertsona baino gehiago bildu dira Laneratzeko Enpresetan Laguntzeko teknikarien estatuko mintegian, FAEDEIk eta AERESSek antolatuta. Laneratzeko enpresetako profesionalen arteko topagunea da, eta haren helburua da elkarrekin hausnartzea eta esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea, gure enpresetan laguntzeko eta laneratzeko ibilbideen inguruan.
Aurtengo edizioa azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izan da, El Escorialen (Madril), eta gai bat jorratu da: “Datorren enplegua eta horrek laneratzeko langileengan duen eragina”.
Ostegunean, Raúl Flores Martos Espainiako Caritaseko ikasketa taldeko koordinatzailearen eskutik, enpleguaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko ponentzia markoarekin ireki zan mintegia.
Geroago, tailerren dinamika baten bidez, parte-hartzaileek lan-merkatuan aldatzen ari diren eta laneratzeko langileei eta laguntza-prozesuei eragiten dieten zenbait gairen inguruan lan egin genuen, hala nola digitalizazioaren edo prestakuntzaren inguruan, besteak beste.
Ostiral goizean, Valentziako Unibertsitateko Marijose Chisvert eta Fernando Marhuendaren arteko elkarrizketa ireki baten bidez, gaitasunei eta enplegagarritasunari buruz hausnartzeko gorde zen.
GIZATEA Seminiarioan ere egon zen. Euskadiko 7 gizarteratze-enpresetako 13 pertsona bertaratu ziren: Berezi99, Bidebarri, Eskuz Esku, Ikatzbizi, Koopera Servicios Ambientales, Koopera Zaintzalan, Sokaire.
Hemen, topaketaren laburpen bideoa:
Eskerrik asko FAEDEI eta AERESSi, harreragatik eta antolaketagatik. Hurrengo seminarioan ikusiko dugu elkar!