SOKAIRE, Basauriko hiri altzariak eta komun publikoak garbitzeko zerbitzuaren esleipenduna

Por Gizatea

el 26-06-2021

SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA gizarteratze eta laneratze enpresa izan da Basauriko Udalaren kontratu erreserbatuaren esleipenduna, udalerriko hiri altzariak eta komun publikoak garbitzeko.

Gainera, SOKAIREk zigilu bat du (QR kodea), komun publikoen garbiketan infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko protokoloak ziurtatzen dituena. Horrela, kutsatzeak saihesteko oztopoak jarri eta prebenitu nahi dira, Basauriko komun publikoen erabiltzaileei zerbitzuaren kalitatearen eta segurtasunaren bermea emanez komun publikoen erabileran.

>> Informazio gehiago www.sokaire.com webgunean