SOKAIRE gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa, ALOKABIDEren kontratu erreserbatu baten esleipenduna

Por Gizatea

el 19-09-2022

SOKAIRE, Gizateako enpresa bazkidea, Alokabide sozietate publikoaren zerbitzu kontratu baten esleipendun izan da, laneratzeko enpresei erreserbatua.

Zerbitzu horrek bizitokien eraikin baten beharrizanei erantzungo die Bilboko Ortutxueta kalean. Enpresak urtebetez emango ditu atezaintza-zerbitzua eta espazio komunen kudeaketa, bai eta lagapen-hartzaileentzako arreta ere, eta eraikinaren oinarrizko mantentze lanak ere egingo ditu.

Sokaire 2004an jaio zen, Gaztaroa Sartu kooperatibak sustatuta, eta higiezinen garbiketan eta mantentze-lanetan dihardu, eta Bizkaia du jarduera eremua.

Laneratzeko enpresa gisa sortzen da, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Lanbideko kualifikazioa, lan-esperientzia eta laguntza ematen ditu, laneratze-prozesuan dauden pertsonen egoera pertsonala, soziala eta enplegagarritasuna hobetzeko.

 

>> Erreserbatutako kontratuei buruz gehiago jakin nahi? Erreserbatutako kontratuei buruz jakin behar duzun guztia hemen