Sustrai Etik Koop. S., tokiko zaporea duen Laneratzeko Enpresa berria

Por Gizatea

el 02-07-2021

Joan den maiatzaz geroztik, Gizatean enpresa bazkide berri bat dugu, Sustrai Etik Koop. S., gizarteratze eta laneratze kooperatiba bat. Sustraiak Catering marka komertzialaren pean, bi printzipio nagusiren arabera garatzen du bere jarduera: elikadura begetarianoa, elikadura subiranotasunean eta agroekologian oinarritua, eta emakume migratuen lan mundurako sarbidean oinarritua, ahalduntze prozesu feministen eta gizarteratze eta laneratze ibilbideen bidez.

Kalitatezko produktuak hornitzen dituzten tokiko hornitzaileen sare bat dute, modu tradizional eta naturalean landuak. Besteak beste, janaria prestatzea, etxera eramateko menuak banatzea eta sukaldaritza begetariano eta beganoaren tailerrak egingo dituzte.

Kooperatiba sukaldari, hezitzaile, gizarte-langile eta soziologo gisa urteetako esperientzia duen talde batek osatzen du. Orain, bide berriari ekingo diote gizarteratzeko enpresa gisa, Bilboko Santutxu auzoko duten lantoki berrian.

>>Inofrmazio gehiago: www.sustraiakcatering.com