Tinko Garbiketak gizarteratze enpresa, Arabako Foru Aldundiko Kontratu Erreserbatu baten esleipeduna

Por Gizatea

el 07-06-2022

Tinko Garbiketak Arabako Gizarteratze Enpresari kontratu erreserbatu bat esleitu zaio, Arabako Foru Aldundiko Ibilgailuen Parkeko tailer mekanikoaren garbiketa industrialeko zerbitzurako.

Beti Gizartean Fundazioak sustatutako enpresa hau, garbiketa zerbitzu horretaz arduratuko da  2023ko abendura arte, urtebeteko bi luzapen egiteko aukerarekin.

Tinko Garbiketak enpresak 18 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta berdeguneak mantentzeko eta garbiketa zerbitzu integraletan espezializatu da, bere zerbitzuak mota guztietako bezero eta sektoreei eskainiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Gizarteratze enpresa honen helburua garbiketa zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzea da, ingurumena ahalik eta gehien zainduz eta, aldi berean, Ekonomia Sozial eta Solidarioa gauzatzen laguntzen eta lan eginez.

>> Erreserbatutako kontratuei buruz gehiago jakin nahi duzu? Erreserbatutako kontratuei buruz jakin behar duzun guztia hemen