TINKO GARBIKETAK Indesaren esker onak jaso ditu

Por Gizatea

el 17-11-2022

TINKO GARBIKETAK gizarteratze enpresak bere “lankidetza baliotsuagatik” esker ona jaso du Indesan enplegu zentro bereziaren eskutik, haren 30. urteurreneko ekitaldian.

Laneratze enpresak eskerrak eman ditu aintzatespen horrengatik, duela urte batzuetatik hona bi erakundeak batzen eta elkar osatzen dutena ikusarazteko modu bat delako. Gasteizko bi erakunde hauek konpromiso sendoa dute gizarteratzearekin eta gizarte kohesioarekin, bai eta lanaren balioarekin ere, ongia sortzeko eta gizarte, ekonomia eta enpresa harreman bidezkoak eta solidarioak sortzeko, eta elkarrekiko aukeren balioarekin.

TINKO GARBIKETA enpresak, Beti Gizartean Fundazioak sustatuta, 18 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta berdeguneak mantentzeko eta garbiketa zerbitzu integraletan espezializatu da, bere zerbitzuak mota guztietako bezero eta sektoreei eskainiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Gizarteratze enpresa honen helburua garbiketa zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzea da, ingurumena ahalik eta gehien zainduz eta, aldi berean, Ekonomia Sozial eta Solidarioa gauzatzen laguntzen eta lan eginez.

Zorionak TINKO GARBIKETAK osatzen duzuen guztioi!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude