Tinko Garbiketak Vitoria-Gasteizko salmenta ibiltariko azoketan, kontrol eta informazio zerbitzua kudeatzeko kontratu erreserbatuaren esleipenduna

Por Gizatea

el 25-01-2022

Tinko Garbiketak Gizarteratze Enpresari erreserbatutako kontratu baten esleipeduna izan da, Vitoria- Gasteizko Udalaren menpeko kaleko salmentako merkatuetan kontrol eta informazio zerbitzua kudeatzeko.

Datozen 12 hilabeteetan, kontratua gauzatzeko epea, enpresa arduratuko da, aipatutako zerbitzuez ez ezik, COVID-19aren aurkako neurrietatik eratorritakoez ere.

Simon Bolivar Plazako, Santa Barbara plazako, Lakua-Arriagako, bildumazaletasuneko, Erdi Aroko azokako eta Olarizuko erromeriako salmenta ibiltarien azoketan emango du zerbitzua Tinko Garbiketak.

Kontratazio erreserbatuari esker, Administrazio Publikoak laneratzeko enpresatako jarduera eta lanpostuak babesten laguntzen du, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen laneratzeko ibilbideak garatzen.

>> Erreserbatutako kontratuei buruz gehiago jakin nahi duzu? Erreserbatutako kontratuei buruz jakin behar duzun guztia, hemen