el 02-11-2010

Durangoko Udalak eta Txukunberri gizarteratzeko enpresak izenpetu duten hitzarmenaren karietara antolatu da jardunaldi hau.
Baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak laneratzea da hitzarmenaren helburua, eta hori jarduera ekonomiko baten bidez egiten da.
Hartara, gonbitea bidaltzen dizuegu gure esperientziaren berri izan dezazuen. Honakoak dira esperientzia horren lau gako:
- Gizarte-ekimeneko lankidetza publiko eta pribatua
- Gizarteratzearen ibilbidea planifikatzea
- Udalen konpromisoa pertsonen gizarteratzearekin
- Ekonomia soziala eta elkartasunekoa: toki-garapeneko eragile
Aurkezlea:
Marta Senz, Sarturen gizarte gaietako aholkularitzaren arduraduna
Hizlariak:
Aitziber Idigoras, Durangoko alkatea
Gemma Zabaleta, Lan eta Gizarte politika sailburua
Juan Mari Aburto, gizarte ekintzako Foru diputatua
Loli Martin, Durangoko Zabaltzen- Sartu elkartearen zuzendaria
Carlos Askunze, REASeko koordinatzailea eta GIZATEAko gerentea
Eguna eta ordua: azaroaren 4a, 10:00etan
Lekua: Elkartegia Landako etorbidea, 6 – Durango
Gosaria 11:30etan igeritokiko kafetegian. Txukunberriren eskutik.
Hemen izango zaitugulakoan,
hartu gure agurrik beroena
Etortzekoasmoa baduzue, jakinarazi mesedez: gizartekintza@durango-udala.net – 944657091