el 03-11-2022
“Euskal enplegu-politikak eraldatzen, ekonomia jasangarri eta lehiakor batean lan duina izateako” izenburupean, kongresua, bi gai nagusi izan zituen ardatz: enplegu politika publikoen legegintzaren artikulazioa eta euskal enplegu sistemak aurrean dituen erronkak. Hori guztia, 7 hitzaldi eta 4 mahai-ingururen bidez, bi jardunaldietan zehar.
Lehen jardunaldia eskubide subjektiboak eta estatu-mailako legegintza-ekimenek markatu zuten, Enpleguari buruzko Estatuko Legearen aurkezpenarekin, eta autonomia-erkidegoan, Enpleguaren Euskal Legearen aurreproiektuaren aurkezpenarekin. Enplegurako erakundeak egituratuko dituzten bi arau.
Jardunaldiari amaiera emateko, “Enplegu politika publikoak eta legegintza-ekintza” izeneko mahai-ingurua egin zen. Bertan, ekonomiaren, enpleguaren eta prestakuntzaren munduko profesionalek gogoeta egin zuten gobernantzari buruz eta administrazioaren maila desberdinak enplegu sistemaren inguruan lerrokatzeko beharrari buruz.
Bigarren jardunaldia lan-merkatuaren oraingo eta etorkizuneko erronkei buruzkoa izan zen. Eguna hasteko, erronka demografikoari eta belaunaldien arteko erreleboari buruzko hitzaldi bat eta eztabaida mahai bat izan ziren, gure inguruko Europako gizarte gehienon erronka nagusietako bat. Ondoren, “Ezagutzaren balio etorkizuneko lan-merkatuaren erronkei aurre egiteko. Informazioaren kudeaketa aurreratua” izenburupean, datuen analisiak erabakiak hartzeko duen garrantzian jarri zuen arreta.
Jardunaldiaren hirugarren hitzaldia mahai inguru bat izan zen, “Enplegua eta gizarte desberdintasuna” izenburupean. Bertan, hainbat biztanleriaren taldek enplegua lortzeari buruz hitz egin zen, bai eta enpleguak eta enplegu politikek desberdintasun sozialak zuzentzeko duten gaitasunari buruz ere: enplegu aukerak sustatzen, gizarte berdinzaleago eta inklusiboago baterantz aurrera egiteko.
Goizeko azken hitzaldian, “Enpleguaren Etorkizuna” izenekoan, lan-merkatuaren etorkizuna baldintzatuko duten gaiak jorratu ziren, hala nola automatizazioa, langileen kualifikazioaren polarizazioa, aurrerapen teknologikoak eta klima-aldaketa, besteak beste.