Integra todos, landa eremuko laneratzeko enpresa baten bisita

Por Gizatea

el 20-03-2023

Martxoaren 15ean eta 16an, Gizateak Integra todos enpresaren ordezkari baten bisita jaso du. Mantxako landa-ingurunea laneratzeko enpresa, Entre Todos elkarteak sustatua.

Gizateak antolatutako  “Laneratzeko enpresak sortzeko aukerak Euskadin” jardunaldian parte hartzearekin bat, Integra Todos enpresako gerenteak egoitza Gasteizen eta Bilbon duten enpresa bazkide batzuk bisitatu zituen.

  • Ikatzbizi Gasteizen. Hirugarren adinekoentzako etxe komunitarioa bisitatzen dugu.
  • Sokaire Bilbon. Gertutik ezagutu genuen garbiketa espezializatuko enpresa hau.
  • Euskarri Bilbon. Adineko pertsonei laguntzeko zerbitzua eskaintzen duen enpresa.

Gure aldetik, Gaztela-Mantxako laneratzeko enpresen elkarteko (ASEIRCAM) Integra todos enpresa hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, Sierra del Segura eskualdean garatzen baititu bere jarduera-ildoak. Eskaintzen dituen eta enplegu inklusiboa sortzeko erabiltzen dituen zerbitzuetako batzuk honako hauek dira: ehungintza industrialeko tailerra, nekazaritza eta baso aprobetxamendua eta garbiketa zerbitzuak.

Gizatean oso modu positiboan baloratzen dugu beste lurralde batzuetako enpresen bisitek suposatzen duten esperientzien eta ikaskuntzen elkartruke hau. Topaketa probetxugarria da, inspiratzen gaituena eta lanean jarraitzera animatzen gaituena. Eskerrik asko!