Koreako ordezkarien bisita bat jaso du GIZATEAk

Por Gizatea

el 18-06-2024

Joan den ekainaren 6an, GIZATEAk Koreako ordezkaritza bat jaso zuen bere instalazioetan, laneratzeko zentroetako eta gizarte enpresetako zuzendaritza profesionalez osatua.

Bidaiaren helburua profesional horiek esperientzia-trukearen bidez gaitzea izan da. Topaketan zehar, Euskal Laneratzeko Enpresei Asiako herrialdeko gizarteratze zentroekin dituzten ezaugarriak eta antzekotasunak aurkezteko aukera izan genuen.

Espedizioak bisita bat egin zuen Peñascal Kooperatibak sustatutako laneratze enpresetara, eta enpresa horien lantokiak ezagutu ahal izan zituzten.

Eskerrik asko zuen bisitagatik!