WorkinLan eta Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria

Por Gizatea

el 20-02-2023

Otsailaren 16an eta 17an WorkinLan, Enplegua Etorkizuneko Euskadin  elkargunea egin zen Euskalduna Jauregian, Iseak Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatuta.

Bi egun hauetan, WorkinLan summit elkargune akademiko, instituzional eta ekonomikoa izan da, non, hiru trantsizio handiek eskaintzen dituzten kalitatezko enplegua sortzeko erronkak eta aukerak jorratzeaz gain, Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria aurkeztu da.

Gainera, hitzaldi horiek WorkinLan Workshop-ekin osatu dira. Gune hori hainbat txokok osatzen dute, eta ardatz nagusi izan dituzte prestakuntza, etorkizuneko enplegua, enplegu inklusiboa, talentua eta digitalizazioa.

Hiru trantsizioak eta enpleguaren etorkizuna

Tokiko, autonomia-erkidegoko eta estatuko ordezkariek parte hartu zuten inaugurazio-ekitaldiaren ostean, David Cardek eman zuen esparru-txostena, eta politiken inplementazioa eta ikerketa ekonomikoa uztartzearen garrantziaz hitz egin zuen. 2021eko Ekonomiako Nobel saridunak sakon aztertu ditu immigrazioak herrialde hartzaileetan duen eragin ekonomikoa eta gutxieneko soldataren igoera.

Goiza Sara de la Ricaren eskutik eta Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria – ISEAK aurkezpenarekin jarraitu zen, “ebidentzian oinarritutako hausnarketa, Euskadik trantsizio horiei nola aurre egin diezaiekeen”.

Jardunaldiari amaiera emateko, hiru esperientzia-mahai izan ziren, hiru trantsizio handiekin lotuta: demografikoa, berdea eta digitala, enpleguaren, inklusioaren, lanaren eta talentuaren arloko adituekin.

Bigarren jardunaldia

Bigarren eguna bi hizlariekin hasi zen goiza, Jan Eeckhout, enpresetako lan-baldintzen degradazioari buruzko hitzaldiarekin, eta Stephanie Stantcheva, enplegu onak sortuko dituen gizarte bat sortzearen garrantziari buruzkoa.

Sara de la Ricak eta Iñigo Urkulluk itxi zuten Summit. Alde batetik, Iseak-eko zuzendariak biltzarraren ondorio nagusiak nabarmendu zituen, eta lehendakariak, berriz, erronka globalei aurre egiteko adostasunaren eta elkarrizketaren alde egin zuen. Kalitatezko enplegua defendatzeko funtsezko tresna gisa Lanbideren lana balioetsi zuen, eta ziurtatu zuen laguntza eta orientazio zerbitzu horri esker, urtero ehunka pertsonak lortzen dutela beren helburua, hau da, etorkizuneko itxaropenak betetzea ahalbidetuko dien enplegua aurkitzea “.

Enplegu inklusiborako aukerak

Gizatean oso positibotzat jotzen dugu enplegua eta hiru trantsizio handien inguruan sor daitezkeen aukerak kalitatearen ikuspegitik aztertzea, eta batez ere modu inklusiboan, inor atzean utzi gabe.

Hitzaldi guztiak hemen ikus ditzakezu:

Bideoak ikusi