Zer balio ematen diete laneratzeko enpresei? Kontabilitate sozialaren bidez gizarte-eragina neurtuz

Por Gizatea

el 25-02-2025

Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek eragin positiboa dute kalteberatasun egoeran dauden pertsonengan, horiekin lan egiten baitute enplegagarritasuna eta gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak hobetzeko. Horrez gain, gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen, gizarte-kohesioan eta lurralde-orekan laguntzen dute laneratze enpresek.

Baina, nola neurtzen dugu laneratze enpresek ematen duten balioa? 2009. urteaz geroztik, Gizateak urtero argitaratzen du Gizarte Txostena , laneratzeko enpresen itzulera ekonomikoa eta soziala ikusarazteko tresna. Hala ere, eragina neurtzeko eredu baterantz aurrera egiteko unea dela ikusten dugu, harremanak ditugun eragileek baliozkotua eta aitortua, Gizateko laneratzeko enpresa guztiek sortutako balio integrala kuantifikatzeko aukera emango diguna.

Hori dela eta, Gizateako laneratze enpresetan kontabilitate soziala ezartzeko proiektu bat jarri dugu abian, EHUk eta Deustuko Unibertsitateak garatutako inpaktua neurtzeko eredu bat, sortutako balioaren ikuspegi integrala ematen duena, unitate monetarioetan adierazita, eta “stakeholder” edo interes-taldeen teorian oinarritzen dena.

Proiektua 2025eko lehen seihilekoan garatzen ari da, prestakuntza-ekintza prozesu baten bidez; 4 lan saio dira, eta Gizateko 15 laneratze enpresak parte hartzen dute.

Prozesuaren emaitzak hauek dira, parte hartzen duen enpresa bakoitzak bere enpresak sortzen duen gizarte-balio integratua kuantifikatu ahal izango du, eta  kontabilitate sozialaren bidez inpaktua neurtzeko eredu bat izango dugu Gizateko laneratze enpresa guztientzat.