GIZATEA, FIAREren 1000. bazkidea

Por Gizatea

el 16-11-2012

Fiareren Euskadiko Kapital Sozialaren ekarpenaren bidez, Gizatea 1000. Bazkidea bihurtzen da.

Fiare proiektua, pertsona, familia eta erakundeen aurrezkia gure gizartea eraberritzea ekarriko duten proiektuetara bideratzeko finantza bitartekotzako tresna bat eraikitzeko jaio zen. Diruaren eta jarduera ekonomikoaren balio soziala berreskuratu nahi dugu, dirua eta ekonomia mundu zuzenago, gizatiarrago eta bideragarriago baten zerbitzuan jarriz.

Gizateak, proiektu honen garapenean laguntza eskaini nahi izan du Euskadin burutzen ari den Kapital Sozialerako ekarpen bat eginez. Laguntza honen bitartez, Euskadiko Fiare proiektua 1000 pertsona eta entitate bazkidera heltzea lortu du.

Gizateak bere kideak eta hauen parte diren pertsonak proiektu honetan laguntzera animatzen ditu, banku proposamen alternatibo baten zerbitzuan beren aurrezkiak jarriz. Hau herritarren eskuetan eta haien zerbitzurako dagoen finantza tresna da, gardentasuna eta partaidetza ezaugarri nagusitzat dituena.