Laneratzeko enpresak irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira, eta gizartean baztertuta edo desabantailan dauden eta lan-merkatuan hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsona langabeei laguntza ematea eta gizartean eta lan-munduan txertatzea dute xede.
Ekoizpen-egitura hauek jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen dute komunitatean, eta konpromiso argia dute tokiko garapena, gizarte-kohesioa eta iraunkortasuna bultzatzeko.
Laneratzeko enpresak gure ekonomiako hainbat sektoretan aritzen dira, legezko araudiei jarraiki garatzen dute enpresa-jarduera, lan- eta zerga-ikuspegitik, eta, orobat, gardentasun eta ingurumen aldetik, edota kudeaketaren kalitatetik, etab. Hauxe da guztiek duten ezaugarria edo haien nortasun-ikurra: ekonomia egitea gizartean desabantailan edo baztertuta dauden pertsonak lan-merkatuan txerta daitezen lortzeko.