Gizatea-ko 38 enpresa CEPESek argitaratzen duen Ekonomia Sozialeko Enpresa Aipagarriak txostenaren barruan

Por Gizatea

el 30-09-2010

Urtero bezela, CEPES-ek 2009/10 Espainiako Ekonomia Sozialaren inguruko urtekaria argitaratu du. Argitalpen horrek separata bat dakar Ekonomia Sozialeko Enpresa Aipagarriak izenekoa, non Gizatea-ko kide diren 38 enpresa agertzen diren.

Estatu espainiarrean Ekonomia Sozialaren inguruko datu aipagarrienak jasotzen ditu, horiek hartzen dituzten figura ezberdinen bitartez (Kooperatibak, Lan-Sozietateak, Gizarteratze Enpresak, Enplegurako Zentru Bereziak, etab.). Horrez gain, Europear Batasunaren Lehendakaritza Espainiarenpean egon den bitartean Ekonomia Sozialak izan duen papera eta adierazgarritasuna, elkarte oinarria eta enplegu sortzea sakonki aztertzen da. Ildo horretan ere, ordezkari politiko eta instituzional nabarmenen aportazioak jasotzen dira.

“2009/10 Ekonomia Solidario Arloko Enpresa Aipagarriak” separatan Ekonomia Sozialaren barruan dauden sektore ezberdinetako enpresen klasifikazioa agertzen da. CEPES (Ekonomia Sozialeko Enpresen Konfederazio Espainiarra)-en barruan FAEDEI-k (Gizarteratze Enpresen Elkarteen Federazioa) parte hartzen du, Gizatea barruan delarik. Gizarteratze Enpresen atalaren barruan, estatu espainoleko 75 enpresa agertzen dira, fakturazioaren arabera sailkaturik. Sektorearen barruan lurralde ezberdinen adierazgarritasuna ere kontuan izan dute. Horietako 38 enpresa Euskadikoak dira eta Gizatea-ko kide baita ere.

Aipatutako argitalpenak CEPES-en web orrialdean deskargatu daitezke: Ekonomia Soziala Espainian 2009/10 (pdf 2MB gaztelaniaz) eta Ekonomia Sozialeko Enpresa Adierazgarriak (pdf 351 KB gaztelaniaz).