ASTURIASKO ORDEZKARITZA BATEN BISITALDIA

Por Gizatea

el 03-02-2011

Euskadiko gizarteratze eta laneratze enpresen errealitatea ezagutzeko asmoz, ADEIPAk antolatutako asturiar ordezkaritza baten bisitaldia

Urtarrilaren 25 eta 26an, Asociación de Empresas de Inserción del Principado de Asturias-etik (ADEIPA), entitate sozialetatik, Oviedo, Gijon eta Avilés-ko administrazio lokaletatik eta Enplegu Zerbitzu Publikotik etorritako hogei bat ordezkari Euskadi bisitatu zuten, hemengo gizarteratze eta laneratze enpresen errealitatea ezagutzeko asmoarekin.

Bisitaldia astearteko eguerdian hasi zen, Gizateako egoitza bisitatu zuten eta bertan, bere koordinatzaileak (Carlos Askunze), Gizatea zelan eta zergatik sortu zen, enpresei eskainitako zerbitzuak eta bai administrazio lokal zein erkidegoko administrazioarekin gaur egun irekita dauden komunikazio bideak

azaldu zituen. Ordezkaritzak, Servicios de Hostelería Peñascalek kudeatutako Getxoko Fadura Jatetxean bazkaldu zuen, eta arratsaldean, ostalaritza proiektua eta Keima Animazioa gizarteratze enpresak eskaintzen dituen txikigune zerbitzuak bisitatu zuen. Bi enpresen ordezkariek eta Getxoko Udalaren enplegu saileko 2 pertsona bisita lagundu zuten. Arratsaldeko azken orduan eta lehenengo eguna bukatzeko, Berziklatu enpresa, tamaina handiko hondakinen trataera integrala egiten duena, Begoña Egiraunen (kudeatzailea) eskutik bisitatu zuten.

Hurrengo egunean Eutokia, Gizarte Berrikuntza Zentrora joan ziren, eta bertan Alfonso Lópezekin (Gizateako presidentea) topa ziren, zeinek Euskadiko gizarteratze eta laneratze enpresen dekretua eta laguntzak aurkeztu zituen eta gizarteratze eta laneratze enpresak gizarteratzeko beste tresna bat bezala onartuak izateko administrazioarekin egin behar izan duen lanaren esperientzia taldearekin konpartitu zuen. Honen ostean, Pepe San José eta Ander Monroy, gizarteratzeko laguntza teknikariek, enpresetan burutzen den gizarteratze laguntza lana, bere fase eta metodologia ezberdinekin, aurkeztu zuten. Bisitari amaiera emateko, taldea Dimara joan zen Zurtek, zurezko estrukturen ingeniaritza, ekoizpena eta muntaia egiten duen enpresa ezagutzera.

Bisitaldiaren iritzia orokorrean aldekoa izan zen, eta gizarteratze eta laneratze enpresak gizarteratze tresna eraginkor legez bultzatuak izateko beharrizanaren inguruan sentsibilizatzeko balio izan zuen.