el 21-11-2011
8 kidez osatutako Zuzendaritza Batzar berria eratu da.
Gaur, Azaroak 21, Eutokia Gizarte Berrikuntza Zentroan, Gizateako Zuzendaritza Batzarra berritzeko ezohiko batzar bat ospatu da. Batzarra 10:00etan hasi da aurkeztutako hautagaien bozketarekin.
Azaroak 2011 – Urriak 2015 epealdirako eratutako zuzendaritza batzar berrian 8 gizarteratze eta laneratze enpresa parte hartuko dute; horietako 5 Bizkaian daude, 2 Gipuzkoan eta bakarra Araban. (Zuzendaritza Batzar berriaren osaketa ikusi – pdf 72 Kb)
Bozketa ostean, parte-hartzaileek, Euskadiko gizarteratze eta laneratze enpresen gaur eguneko egoeraren diagnostiko batean eta aurrera egiteko proposamenen aurkezpenean lan egin dute.
Elkarteko kide diren enpresen partaidetza altua azpimarratu beharra dago, %90etik gertu egon delarik, Gizateako kide diren 44 gizarteratze enpresetatik, 39 bertan baitaude ordezkaturik.