el 25-10-2010
Hasi dira gizarteratzean laguntzen duten teknikarien lantaldeak antolatutako formakuntza saioak
Pasaden Urriaren 22-an hasi ziren gizarteratzean laguntzen duten teknikarien lantaldeak antolatutako formakuntza mintegiak Eutokian (berrikuntza sozialerako zentruan). Lehenengo mintegirako Luis Herrero del Arco izan genuen gurekin, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia –ko Ebaluaketa Arloko koordinatzailea, eta gaitasunen aintzatespenerako tresna azaldu zuen.
Gai interesgarria zela eta, Gizatea eta REAS Euskadiko erakunde guztiei luzatu zitzaien gonbitea, 26 pertsona etorri zirelarik.
Lantaldeak identifikatu dituen formakuntza beharrei erantzunez datozen hilabetetan antolatuko diren mintegi eta tailerretako lehena izan da mintegi hau. 2010ko ekainean egin zen lan planak jasotzen dituen helburuen artean, “gizarteratzean laguntzea”ren inguruan erabiltzen diren kontzeptuen garapen partekatua egin behar dela esaten da, eta horretarako gai hauek landuko dira: laguntza estiloak, hezkuntza lotura, bitartekaritza teknikak, transizio prozesuan nola lan egin, eta kulturartekotasunaren kudeaketa.
Lantaldeak positiboki baloratu zuen lehendabiziko mintegi hau, erakundeek Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia-rekin komunikazio bidea zabaldu dutelako eta gizarteratze enpresen lana jakitera eman delako. Bestalde, ibilbide luzea geratzen dela ikusten da, ez-ohiko formakuntzaren aintzatespenerako, bereziki kualifikazio gutxiko lanbideetan.