“Enplegu Inklusiboan Berritzen” proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia

Por Gizatea

el 07-12-2020

Abenduaren 17an, 10:00etatik 12:30era Gizateak “Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetatik enplegu arruntera igarotzen: metodologia berriak eta itunak jardunaldia antolatuko du online formatuan, eta zuk parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Jardunaldi honetan, 2018tik 2020ra bitartean garatutako “Enplegu Inklusiboan Berritzen” proiektuaren emaitzak eta ikaskuntzak aurkeztuko ditugu, laneratze-enpresetan ibilbidea amaitzen duten bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako Enplegu Arruntari Laguntzeko Metodologia diseinatzeko, pilotatzeko eta ebaluatzeko esperientzia partekatuko dugu, eta enplegu inklusiboaren inguruko etorkizunerako lan-ildoak eta erronkak adieraziko ditugu.

Parte hartzeko, bete ezazu honako galdetegi hau abenduaren 15a baino lehen, eta jardunaldia jarraitzeko esteka bidaliko dizugu.

>>Izena eman<<

 

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

10.00-10.15
Ongietorria eta irekia

10.15-11.30
Proiektuaren aurkezpena: “Enplegu Inklusiboan Berritzen: bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak enplegu arruntera igarotzearen kalitatea hobetzeko metodologia berriak eta itunak”

10.30-11.20
Enplegu Arruntari Laguntzeko Egitasmoaren diseinatzea, pilotatzea eta ebaluatzea

11.20-11.30
Etenaldia

11.30-12.10
Eztebaida mahaia. Pertsonen esperientzia

12.10-12.25
Ondorioak, ikaskuntzak, eta etorkizunerako ildoak

12.25-12.30
Agurra eta amaiera

Zure zain gaude!


Dirulaguntzaileak: