Enplegu inklusiboan berritzen

EGIFen GIZARTE-INKLUSIORAKO ETA EKONOMIA SOZIALERAKO PROGRAMA OPERATIBOA (POISES)

ENPLEGU INKLUSIBOAN BERRITZEN’ proiektuaren xedea da gizarte-inklusioa sustatzea baztertuta daudenen edo egoteko arriskua dutenen ohiko enplegurako igarotzea kalitate hobekoa izan dadin.

Proiektuak bi jardunbide aurreikusi ditu. Batetik, gizartetik kanpo dauden edo egoteko arriskua duten pertsonak ohiko enpleguan sartzen laguntzeko metodologia bat diseinatu, aztertu eta ebaluatu, laneratzeko enpresatik ohiko enplegura igarotzerakoan. Metodologia diseinatu ondoren, 24 pertsonarekin testatuko dute 12 hilabetez, eta ohiko enpresa batean lana bilatu eta mantentzeko prozesuan lagun egingo zaie. Esperientzia pilotu hau ebaluatu eta sistematizatu egingo da, eta enplegu arruntari laguntzeko ildoen proposamenak egingo dira, ohiko merkatutik kanpo dauden edo geratzeko arriskuan dauden pertsonak sartzea sustatzeko.

Bestetik, euskal enpresa-sektorea laneratzeko enpleguari buruz sentsibilizatzeko kanpaina jarri dugu abian, laneratzeko enpresa-eredua ezagutarazteko, egiten duten misioaren berri emateko eta haiekin itunak eta lankidetzak egiteko babestutako enplegutik ohiko enplegurako igarotzean.

Proiektua burutzeko 3 urte (2018-2020) daude, eta Europako Gizarte Funtsaren gizarte-inklusiorako eta ekonomia sozialerako programa operatiboan (POISES) kokatzen da. Programa hau Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek kofinantzatu dute.

PROIEKTUAREN OINARRIZKO DATUAK
Proiektuaren izenaENPLEGU INKLUSIBOAN BERRITZEN: metodologia berriak eta itunak, baztertutakoen edo egoteko arriskua dutenen ohiko enplegurako igarotzea kalitate hobekoa izan dadin.
Proiektuaren xedeaGizarteratzea sustatzea, lan-merkatu inklusiboak sustatuz eta esku hartzeko estrategia integralak garatuz.
Proiektuaren berariazko helburuakBaztertuta edo baztertzeko arriskuan bizi direnak ohiko enpleguan sartzen laguntzeko metodologia diseinatzea.

Ohiko enpleguan sartzen laguntzeko metodologia aztertzea eta, ezarri ondoren, lortutako emaitzak ebaluatzea.

Enpresa-sektorea sentsibilizatzea enplegu inklusiboari buruz, eta itunak ezartzea baztertuta edo baztertzeko arriskuan daudenei enplegu aukerak sortzeko.

Betearazpen-aldia2018-2020

 

Babesten dutenak: