Enplegu inklusiboa sortzeko erreserbatutako kontratuak: sektore publikoko eginkizuna

Gaur egun, enpleguak etorkizunean izango duen funtzioari buruzko eztabaida badago ere, laburturik esanda, enpleguak gizarteratzea beti bermatzen ez duen arren (gero eta pertsona gehiago daude prekaritate-egoeran, eta enplegua lortzea gero eta urrunago dago unibertsala izatetik), enplegu duina oraindik ere tresna ona da estrategia inklusibo baterako, eta funtsezko zeregina du gizarte-kohesioko prozesuetan.

Hala ere, eta kontratu publikoetan klausula sozialak txertatzearen aldeko legeria gero eta handiagoa izan arren, mekanismo horren bidez gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat sektore publikoak sortutako enplegu-aukerak oraindik ez dira nahikoak.

Ondasunen edo zerbitzuen kontratazio publikoak garrantzi handia du ekonomian, eta, horretarako, administrazio publiko guztiek BPGd-aren %15 inguru erabiltzen dute; beraz, erakunde publiko batek kontratu bat esleitzen duen bakoitzean, eragin handia izaten du merkatuan eta ingurunean. Kontratuen egungo legeriak berariaz eta zalantzarik gabe onartu du kontratazio publikoa helburu sozialak lortzeko erabiltzeko aukera. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, 4. xedapen gehigarrian, erreserbatutako kontratuei buruz dihardu, eta edozein administrazio publikori aukera ematen dio lizitazio batean “parte-hartzea erreserbatzeko”, soil-soilik laneratzeenpresei eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziei. Hau da, tipologia horietako enpresak baino ezin dira aurkeztu eta onartu, haien ezaugarri bereziak, izaera arautua eta onura sozial frogatua eta ukaezina aitortuz. 4. xedapen gehigarria harago doa, eta administrazio publikoak erreserbako gutxieneko ehunekoak finkatzera behartzen ditu.

9/2017 Legeak bi enpresa mota horiei kontratu-loteak erreserbatzea ere ahalbidetzen du. Berrikuntza hori oso interesgarria da, eta aukera ugari ematen ditu erreserbatutako kontratuen aplikazio praktikoan.
Hasieran adierazi den bezala, oraindik bide luzea dago egiteko administrazio publikoek gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat enplegu inklusiboa sortzeko potentzial osoa heda dezaten, baina 9/2017 Legea 2018ko martxoan indarrean sartu zenetik, maila guztietako euskal administrazio publikoek urrats garrantzitsuak egin dituzte 4. xedapen gehigarria betetzeko eta enpresentzat gordetako kontratuak garatzeko. Hona hemen horietako batzuk:

Eusko Jaurlaritzak, 2018ko martxoaren 13an, %5eko erreserba-ehunekoa onartu zuen laneratze-enpresentzat eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezientzat. Euskal sektore publikoko kontratazio-organo bakoitzak SPKLren VI. eranskinean jasotako kategoria ekonomikoetako lizitaziorako oinarrizko zenbatekoen %5, gutxienez, izapidetu behar du erreserbatutako kontratu gisa; besteak beste, honako zerbitzu hauek: garbiketa, garraioa, baso-lanak, ostalaritza, inprenta, biltegiratzea, administrazio-lanak,
kudeaketa eta lan osagarriak, posta eta publizitatea, mantentze eta konponketa, etab.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2018ko maiatzaren 15ean, %4ko erreserbaehunekoa onartu zuen laneratze-enpresentzat eta gizarte-ekimeneko enpleguzentro berezientzat, eta edozein kontratu-xede, jarduera-sektore eta esleipenprozedura erreserba daiteke.

Bilboko Udalak Kontratazio Publiko Arduratsuaren Jarraibidea onartu zuen 2019ko irailaren 25ean, eta 600.000 €-ko urteko gastu-konpromisoa hartu zuen, laneratze-enpresentzat eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezientzat gordetako kontratuen bidez.

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek (Beterri-Buruntza eskualdea, Gipuzkoa) lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2020ko urtarrilean, gizarteratze-enpresentzat gordetako kontratuen bidez zerbitzu jakin batzuk elkarrekin kontratatzeko.

Administrazio horiez gain, beste batzuek ere aplikatu dituzte 9/2017 Legea indarrean jarri zenetik erreserbatutako kontratuak, eta horien esleipendun izan dira laneratzeenpresak, horretarako erreserbako akordio edo ehunekorik ezarri duten edo ez alde batera utzita. Horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

Administrazio eta erakunde publiko horiek egindako kontratu izan dute Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legea indarrean sartu zenetik. Erreserbatutako kontratuetatik eratorritako urteko fakturazioari dagokionez, 2018an %86,39 igo zen 2017arekin alderatuta, eta 2019an %43,22, 2018arekin alderatuta. 2020rako aurreikuspenen arabera, igoera gutxienez %96,5ekoa izango da, 2019ko datuekin alderatuta.erreserbatuek eta Gizatea-ri lotutako laneratze-enpresen onuradun izan direnek gorakada nabarmena

Datu horiek erakusten digute oraindik ere bide luzea dagoela egiteko, baina euskal administrazio ugari norabide onean daudela, kontratazio publikoaren tresnaz baliatuta, gizarteratze-enpresak bultzatzeko bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako
enplegu-politika aktibo gisa, eta horrek zero kostua du administrazioarentzat. Estrategia horrek garrantzi berezia hartzen du COVID-19ak sortutako osasun-larrialdiko testuinguruan, eta larrialdi-egoeraren ondoriozko ekonomia- eta enplegu-krisiak aurreikusten
dira.

Krisi horrek, beste behin ere, inpaktu handiagoa izango du pertsona zaurgarrienengan, eta haiekin lan egiten dute gizarteratze-enpresek.
Testuinguru horretan, funtsezkoa da, beraz, lankidetza publiko-soziala eta kontratazio publiko arduratsua eta kontratu erreserbatuak dakarten politika publikoen koherentzia bultzatzen jarraitzea. Gizatea-tik, euskal administrazio publiko guztiak animatzen ditugu bat egitera, oraindik egin ez badute, eta haien esanetara jartzen gara, egoki eta beharrezko irizten dioten guztian laguntzeko.

Egilea: Leire Álvarez de Eulate, 2020ko Gizarte Txotena (Gizatea)