Erakusketa Dinamikoa 5.1.

Por Gizatea

el 12-07-2011

Gasteizko Udalak gizarteratze enpresen berri zabaltzeko programa bati ekin dio.

Programatu den jardueretako bat Erakusketa Dinamikoa 5.1. da, 2011ko uztailaren 11tik 13ra bitartean Hegoalde gizarte etxean burutuko dena.

Erakusketaren helburua Gasteizko Udalak 1998 urtetik lagundu dituen gizarteratze enpresak ezagutaraztea eta sustatzea da, guztiak Gizateako kide direlarik: Amayadigital, Berezi99, Zabaltegi Judizmendi, Kide Emaús eta Garbinguru.

Horrez gain, hainbat informazio bitarteko prestatu dira enpresa horiek hobeto ezagutzen laguntzeko, bai eta beste programa eta tresna batzuk ere, hala nola Enplegu politika pasiboetatik aktiboetara aldatzearen aldeko gizarte klausulak; izan ere, lana aurkitzeko berebiziko arazoak dituzten pertsonei lan-merkatuan sartzen laguntzen diete.

Erakusketara gonbidapena (pdf 176Kb)